XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Mairu Mairu deitzen zaie, geienetan, Euskalerriko iparraldean, aspaldietako giza-mota batzuei; ez kristauak, sinisgabeak.Gaur oraindik, bataiatu gabe bat Mairu da.
Horrela, Garazi-ko lurraldean
Mairuaren,
Mairuek eraiki omen zituzten andi-etxe batzuk; adi bidez, Irissarry, Donamartea (Lekumberry), Aphatea (Bussunarits), Logras (Zaro), Larrea eta Lahostanea-koak (Ispuru).
Baita ere Mairuek eraiki omen zituzten zenbait treguarri eta cronlechs, esate baterako, Zugarramurdi-ko Ibañeta-koak, Oiartzun-goak, Buluntsa-koak, eta abar.
Be Nafarroako ipuietan azaltzen dira izen hori duten personaiak; berdin, Laburdi eta Gipuzkoaren ekialdekoetan, eraikuntza lanetan.
Euskalerriko beste bazter batzuetan, etxegileek beste izen batzuk artzen dituzte, adi bidez, mairi, moru, moro, jentil, maide, lamina, sorgin, etabar.
Badira, giza-beso iartuak edo Mairu-ren besoko ezur batek aalmen misteriotsuak dituela esaten duten ipuiak.
Bere izena Mairu-beso da edo, zeatzago esanda, bataiorik gabe, kristau ez izanik, hildako haurraren ezurra.
Gai hau aipatzen duten historioen arabera, norbaitek gauez argi egiteko lastargi bezela erabiltzen du ezur hori, eta batzuetan, nunbait lapurreta bat egin nahi duenean, etxe artakoak lokarrazteko.
Ipui hau ezaguna da gutxienez Garazi-ko lurraldean.
Baino beste leku batzuetan ere badira, gauez argi egiteko giza-ezurrak erabiltzen dituzten gizonak aipatzen dituzten historioak: adi bidez, Ataun-en (Gipuzkoa) eta Meñaka-n (Bizkaia).
Beraz, bataiatu ez ziran haurrak